XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bihotzak taupa taupa egiten eutson bildurraren bildurrez.
Mariño ospitaleko ohe baten egoan etzunda eta denpora gitxi zan itzartu zala.
Zer ete eukan?.
Zerk ekarri eban ospitalera?....
Bularreko eta hanketako mina sentitzen eban.
Apur apurka hasi zan altzetan lainoa, apur apurka bururatu jakon zelan joian automobil baten Olaizolagaz kamioi handi bat aurrean agertu jakenean, zelan egin eben bira eskoirantz eta zelan entzun eban danbada bat... eta gero ospitaleko gela ha....
Sabai zuriari begira geldi geldi egoala bihotzak oindino taupa taupa egiten eutson.
Eskuak libre eukozan.
Bularra barriz bendaz lotuta.
Hankak ezin ebazan mobidu.
Orduan Olaizola ta zuriz jantzitako gaixozain bat sartu ziran gelan.
Soka batek tiratzen eutson oihetik polea baterantz zintzilik egoan pisu bategaz.